Euskal Herria-Eslovakia partidurako euskaldunen deialdia jakinarazi da
Garbiñe Etxeberriak eta Iñigo Juaristik, emakumezkoen futboleko euskal selekzioaren hautatzaileek 24 jokalari deitu dituzte datorren ekainaren 23an Eslovakiaren aurka aritzeko. Athletic-eko eta Errealeko jokalariek osatuko dute selekzio honen oinarria. Deitutakoen artean bederatzi dira Athleticekoak, zazpi Errealekoak, bina Lagunakekoak eta Bartzelonakoak, eta bana, Espanyolekoa eta Atletico Madridekoa. Gonbidatu gisa, Donapaleuko eta Donibane Garaziko jokalari bana ere deitu dituzte. Atezainak: Ainhoa Tirapu (Athletic), eta María Goñi Sáez (SD Lagunak). Atzelariak: Irene Paredes Hernández (Athletic), Leire Landa Iroz (Atlético Madrid), Laura Gómez Gutiérrez (FC Barcelona), eta Estibaliz Aizpurua Nieto eta Ane Bergara Artieda (Erreala). Erdilariak: Elisabeth Ibarra Rabancho, Iraia Iturregi Sustatxa, Amaia Olabarrieta Elordui eta Arrate Orueta Olabarria (Athletic), Marta Unzué Urdaniz (FC Barcelona), Vanesa Gimbert Acosta (RCD Espanyol), eta Aintzane Encinas Gómez, Ainara Herrero Pagalday, Maite Lizaso Campos eta Larraitz Lucas Martín (Erreala). Aurrelariak: Nekane Díez Tapia, Gurutze Fernández Callejo eta Irune Murua Cuesta (Athletic), Maialen Zelaia Mendizabal (Erreala) eta Eunate Arraiza Otazu (SD Lagunak) Gonbidatuak: Amaia Prebende (Defentsa, Donapaleu), eta Maite Etcharren (Aurrelaria, Donibane Garazi) Hautatzaileak: Garbiñe Etxeberria eta Iñigo Juaristi Partidu historikoa izango da honako hau, lehen aldia izango baita Euskal Herriko emakumezkoen futbol selekzioa herri gisa lehiatuko dela. Eslovakia izango du aurkari, FIFAko rankingean gaur egun 36. tokian dagoen taldea alegia. Antolatzaileen artean dagoen Euskal Herria Kirola elkarteak dagoeneko konpromisoa hartu du partidu hori irabaziz gero, ranking horretan gorago dagoen talde baten aurkako partidua antolatuko lukeela datorren urte edo aldirako, eta horrela Euskal Selekzioari munduko rankingean dagokion lekua zein den jakin arte. Kontseiluak, ESAITek eta Euskal Herria Kirolak antolatu dute partidua, eta aldarriz beteriko egun baten baitan kokatuta dago, parekidetasunaren aldeko aldarria, euskaraz bizitzeko aldarria eta munduan herri gisa aritzeko aldarria uztartuz. Horren harira, ondo pasatzeko eta aldarriak lau haizetara zabaltzeko egun osoko egitaraua prestatu dute, Porrotx eta Irrien laguna, Txan Magoa, DJ Bull, Zer Esatek, Amaiurko Naroa, Andde Dualde, Alex Sardui baita Asier Riesgori penaltia jaurtitzeko 'penaltien txanda' ere, partiduaren atsedenean. Más noticias del: lunes, 04 de junio de 2012
Más noticias en: FutFem Selecciones |
Últimas noticias
21/05/2013 | CADETE GIPUZKOA
Encuesta destacada |
| Gurenet Teknologia S.L.: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com |